euskara bidean http://euskaragunea.nireblog.com Thu, 24 Jul 2008 04:35:44 +0100 euskara bidean http://nireblog.com/imagenes/logo.png http://euskaragunea.nireblog.com http://nireblog.com Hire esku! Euskararen erabilera sendotu http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/26/hire-esku-euskararen-erabilera-sendotu http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/26/hire-esku-euskararen-erabilera-sendotu Gipuzkoako foru aldundiak DBHko B eta D ereduetako ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko bost eta hiru eguneko egonaldiak antolatzen ditu. Datorren urtean urriaren 6tik ekainaren 19ra bitartean egingo dira, 12-16 urteko ikasleei zuzenduta daude eta orientazio gisa 80 euro inguruan ordaindu behar da pertsona bakoitzeko

Izena emateko epea ekainaren 2tik 6ra arte irekita izango da.

Eskarera egiterakoan kontuan hartu ikasturte honetan bost eguneko egonaldiek erabateko lehentasuna izango dutela.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuarekin 943 113515 telefonora deituz edo hireesku web orriaren bitartez

Comments

]]>
Mon, 26 May 2008 16:24:26 +0100
Askartza Clareteko euskal aste kulturalak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/18/askartza-clareteko-euskal-aste-kulturalak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/18/askartza-clareteko-euskal-aste-kulturalak Askartzako ikastetxeak, "Zeurea da aukera, hasi euskaraz" lelopean apirilaren 14tikAskartza 25era bitartean kultur astea ospatu zuen. Hori dela eta euskal kultura hurbiltzeko eta ikastetxean euskaraz ondo pasatzeko hainbeste ekintza prestatu zituzten.

Hauetariko batzuk kanpoko espezialistek gidatuak izan ziren, eta beste batzuk, berriz, irakasleek eta ikasleek zuzendu zituzten. Bai, aipagarria izan da ikasleek egun hauetan izan zuten protagonismoa eta nola prestatu zituzten emanaldiak beste ikasleei saio desberdinetan eskaintzeko: Bertsoak, ipuin kontaketak, kantak, irrati saioak ...

 

Gauza asko, lan handia baina gogotsu egina.

 

Hona hemen, besteak beste, egindako ekintza batzuk:

  • Ipuin kontalaria: DBH eta Batxilergoko ikasleek power point erabiliz Gargantua ipuina haur txikiei aurkeztu zieten. Horrela, ikasle batzuk ipuinetako pertsonaiei ahotsa jarri zieten beste batzuk musika jotzen zuten bitartean. Benetan guztientzako ukigarria izan zela
  • Argitxo maskotaren bisita: Lehen Hezkuntzako 5 mailako ikasle batek egin zuen eta beronek aurrean izan zituen umeen begietan poza eta ilusioa ikusteko aukera ere izan zuen.
  • Irrati saioak: Lehen Hezkuntzako 3 ziklokoek besteentzako irrati saioak zuzendu zituzten.
  • Bertso jaialdiak: aurretik prestatutako bertsoak kantatu eta egon ziren bertsolariek bota zituztenak ere entzun zituzten, hau guztia jai giroan.
  • Askartzako Magoek: Beste ikasle batzuek magia saioa egin zuten,
  • Ekintza hauezaz gain, zirko ttipia, hitzaldiak, herri kirolak, ginkana, txistorrada, ..., eta ondo amaitzeko, karaokea eta jaialdia ere egon ziren.

Zorionak Askartza Clareteko irakasleei eta ikasleei!

Ondo pasatzeaz gain, euskara jakintzagai bat baino zerbait gehiago izatea eta benetako komunikazio testuinguruetan bideratzea lortu duzue. Animo eta segi horrela!

Argazkiak ikusteko ikastetxeko web-era joan.

Comments

]]>
Sun, 18 May 2008 22:55:02 +0100
Antzerkia: ahozko adieramena lantzeko aproposa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/13/antzerkia-ahozko-adieramena-lantzeko-aproposa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/05/13/antzerkia-ahozko-adieramena-lantzeko-aproposa Hemen duzue Egape ikastolako bigarren mailako haurrek Erdi aroaren gainean egin duten lantxoa. Bideo honetan, ahozko adierazpena lanketaren adibide ezin hobea duzue eta zuek egiten dituzuen antzerki emanaldiak hobetzeko seguru baliagarria egingo zaizuela.

Zuetariko askok, NOLEGAko Ahozko adierazpena deialdian parte hartzen duzue eta urtero, urriaren hasieran, eskaera egiten duzue. Bertatik jasotako dirulaguntzaz agertokian jartzeko beharrezkoak diren tramankuluak, jantziak, musika eta abar lortzen dituzue eta ikastetxean ondo landutako testua kalitate handiko emanaldietan gizarteratzen duzue.

Beste batzuk, berriz ez duzue zuen burua halako lan eginkizunetan ikusten. Ez izan beldur eta animatu zaitezte! Hizkuntza, kasu honetan euskara, benetako testuinguruetan lantzeak onura besterik ez baitu ekarriko. Ireki leihoa motibazioari, ikasteari, hizkuntza aberastasunez erabiltzeari, ondo pasatzeari,...

Ikusi-ikusi, beti ikasten da zerbait!

Comments

]]>
Tue, 13 May 2008 22:24:59 +0100
Baliabideak: euskal jolasen bilduma http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/28/baliabideak-euskal-jolasen-bilduma http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/28/baliabideak-euskal-jolasen-bilduma Urtxintxa eskolak euskal jolasen bildumaren hirugarren alea argitaratu du. Argitalpen honetan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako 30 jolas eta kanta zein "jokabideetan eragiteko bide eranginkorra izeneko dokumentua" aurkituko duzue.

Euskal jolasen gainean Berritzegunean ditugun materialak ikusteko HEMEN sakatu

 

Comments

]]>
Mon, 28 Apr 2008 11:53:23 +0100
Asmakizunak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/23/asmakizunak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/23/asmakizunak "Kaixo koadrila: seguru zuek asmakizun mordo eta pilo ezagutzen dituzuela, ezta? Animatuko al zineten gune honetan idazten? ...

Horrela hasi ziren pasa zen urtarrilean "asmakilo" bloga sortu zuten kideak. Barraskiloak bezala, poliki-poliki, joan dira asmakizunak jartzen, erantzunak jasotzen... bildumatxo polit hau lortu arte. Zorionak!

Horretaz gain, hizkuntzarekin gozatzeko eta parte hartzeko beste bide bat ireki dute blog guneetan. Bai, eskola askotatik asmakizunak eta erantzunak bidaliz "asmakiloa" mugitzen ari da eta ez dakigu noraino heltzeko gai izango den. Auskalo! Agian, zure bitartez, zure eskolaraino!

Comments

]]>
Wed, 23 Apr 2008 11:39:34 +0100
Euskara: jatorria eta gaurko egoera http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/11/euskara-jatorria-eta-gaurko-egoera http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/11/euskara-jatorria-eta-gaurko-egoera Hona hemen gai honen gainean yotuben topatu dudan azalpentxoa:

Comments

]]>
Fri, 11 Apr 2008 13:31:00 +0100
Teatro testu bilduma http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/11/teatro-testu-bilduma http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/04/11/teatro-testu-bilduma Aspalditik ezaguna dugun teatro testu bilduma hau eskuragarri izatea interesgarria da. Bertan, euskarazko teatro testu desberdinak aurkituko dituzu: euskaraz sortuak, itzulpenak, idazle ezagun eta ezezagunenak ... Kontuan hartzeko irakurketa laburrak, antzerkitxoak,

Comments

]]>
Fri, 11 Apr 2008 09:28:49 +0100
Piropo lehiaketa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/03/04/piropo-lehiaketa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/03/04/piropo-lehiaketa Urtxintxa eskolak 4.piropo lehiaketa antolatu du. Gaia: "euskarazko piropoa". Parte hartzeko adina:18 urte arte. Piropoak aurkezteko azken eguna: martxoaren 19a. Oinarriak ezagutzeko eta zuzen-zuzenean parte harzeko sakatu hemen.

Comments

]]>
Tue, 04 Mar 2008 11:36:18 +0100
Eskolako jantokian euskaraz, zergatik ez? http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/19/eskolako-jantokian-euskaraz-zergatik-ez http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/19/eskolako-jantokian-euskaraz-zergatik-ez Derioko jantokiaZaila da benetan ikastetxe askotan ikasleak jantokian dauden bitartean euskara entzutea. Bai, eta honen arrazoiaz hitz egingo bagenu seguro nago motibo bat baino gehiago aurkituko genukeela horren azalpena emateko.

 

 

Derioko eskolan ikasleek jantokian euskara gehiago erabiltzeko asmoz lanean jarri dira eta ekimen bat martxan jarri dute. Hasteko, Hizkuntz forma batzuk aukeratu dituzte, gero gelan landu, txartelak egin eta eta jantokiko hormetan gogoramen gisa jarri dituzte.
Saiakera txiki bat besterik ez da,
baina saiatzen denak gehienetan zerbait lortzen du, ezta? Begira txartelak zein ondo gelditu diren!

der-3.jpg

 

Comments

]]>
Tue, 19 Feb 2008 12:32:05 +0100
Haur eta gazte literatura 2006 irakur gida http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/18/haur-eta-gazte-literatura-2006-irakur-gida http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/18/haur-eta-gazte-literatura-2006-irakur-gida Dakizuen bezala, gida hau Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu mintegiak egiten du inguruko Udal Haur liburutegietako langile eta hizitzaileekin batera. Azken argitalpen honetan, 2006 urtean argitaratutako euskarazko liburu gomendagarrienak aurkituko dituzue. Ikusteko, sakatu hemen

Comments

]]>
Mon, 18 Feb 2008 15:55:27 +0100
Derio eskolako NOROTEKA http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/13/derio-eskolako-noroteka http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/13/derio-eskolako-noroteka Nor ote da? Nor ote da? horrela ibili dira azken aste hauetan Derioko eskolako ikasleak eta irakasleak. Bai, jarritako arrastoak irakurriz, poliki-poliki, joan dira Zumetaren bizitza, lana eta lagunak ezagutzen.

Noroteka horri esker, guztiok zer edo zer ikasi dugu. Ikusi eta ikasi: Picassoren Gernika koadroaren bertsioa, Bernardo Atxaga eta Mikel Laboarekin izandako harremana, bisitatu zituen herriak eta egin zituen ikasketak, ... bai, ikusi eta ikasi:

Zumeta

 

 

Comments

]]>
Wed, 13 Feb 2008 16:00:20 +0100
Altzagako Meninen erakusketa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/12/altzagako-meninen-erakusketa http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/12/altzagako-meninen-erakusketa Aste honetan Erandioko Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek "Velazquezen Meninak" erakusketa martxan jarri dute. Ezin da irudi bakar batean adierazi ume hauek zenbat ikasi, ikusi, hitz egin, gozatu, ilusionatu, irudikatu, ... duten lan hauek egin dituztenean, baina gutxienez honekin ideia bat egin dezakezue

 

meninak

Erakusketak, interaktiboa denez baditu gune bereziak bisitariek ere parte har dezaten. Ondoko irudian ipuinari amaiera emateko jarri duten txokoa duzue:

ipuina txoko

Eskerrik asko egin duzuen lana gurekin konpartitzeagatik.

Erakusketa birtuala ikusteko sakatu beheko argazkian:

Altzagako erakusketa

Comments

]]>
Tue, 12 Feb 2008 12:35:17 +0100
Inauteriak heldu dira Jado Compasionera! http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/01/inauteriak-heldu-dira-jado-compasionera http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/01/inauteriak-heldu-dira-jado-compasionera jado-11.jpgIrudi hauetan Eradioko Jado Compasion ikastetxean Euskal inauterien gainean egin duten lana ikus dezakezue.

Hainbat eskoletan egiten den bezala, gela barruan egin duten guztia pasabideetan jarri dute eta horrela eskola hiztun bihurtu dute. Bai, egia esateko, hormak irakurtzen ibil daiteke edonor. Hormak liburu bateko orriak izango balira hartu eta batetik bestera pasa informazioa jasotzen joan daiteke eta aldi berean ikusten da gaia nola landu duten.

Haur Hezkuntzako ume hauek euskal inauteriko pertsonaiak zeintzuk diren eta nola deitzen diren landu dituzte: Atorrak, Ziripot, Miel Otxin, Marquitos .. Lehen Hezkuntzakoek berriz, gehiago sakondu dituzte pertsonaiak, ospakizuna eta kokapen geografikoa: Mundaka, Lanz, Ituren, Zalduendo, Markina... Eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek inauteri bakoitzaren berezitasunak eta historian murgildu dira artikulu eta bideoen laguntzaz.

jado-16.jpg

Bistan dago ikastetxe honetako ikasleek Rio de Janeiroko inauteriak ezagutzeaz gain bertokoak ere ezagutzen dituztela. Gaur irakurketa eta irudien bidez ikusi dutena, bihar akaso, errealitatea bihurtuko da eta mapan kokatu dituzten herri horiek bisitatzera joango dira. Familiarekin edo lagunekin, berdin da, seguru festa miresgarri eta ikusgarri hau hobeto ezagutzeko aukera bikaina izango dutela.

Comments

]]>
Fri, 01 Feb 2008 09:20:15 +0100
IRALE deialdia hurbiltzen ari da http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/01/30/irale-deialdia-hurbiltzen-ari-da http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/01/30/irale-deialdia-hurbiltzen-ari-da

Bai, datorren ikasturtean IRALE ikastaroak egin ahal izateko matrikula otsailaren 18tik 29ra irekiko da. Gehienetan harrapatzen gaitu eta korrika eta presaka ibiltzen gara eskaintza ezagutzen eta erabakiak hartzen. Oraingo honetan motibo gehiagorekin gertatuko zaigu iaz baino pitin bat lehenago izango delako.

Kontuan hartu, bereziki:

1) Ikastetxean bertan ikastaroak egiteko aukera: 8 -10 ikaskide eta 10 eta 20 ordu bitartekoak.

2) Hizkuntzaren zuzentasuna (H100), eguneroko lan esparruan euskara zuzen eta egoki (H200) eta itzulpengintzatik aparte (H300), ondoko gaiak ere sartzen dira H 400 ikastaroen atalean: mintzamena-lanketa, lagunarteko hizkera, jendaurreko hizkera jasoa, euskal literatura, ipuingintza, kontalaritza, antzerkia, irratia, jolasak, dantzak, curriculumaren euskal dimentsioa, soziolinguistika, ...

3) Prestakuntza orduetan sartzen diren ikastaroak dira.

Deialdia aterako denean helbide honetan aurkituko duzue informazioa:

      IRALE

Comments

]]>
Wed, 30 Jan 2008 16:20:33 +0100
Zamudio eskolakoei zorionak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/12/zamudio-eskolakoei-zorionak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/02/12/zamudio-eskolakoei-zorionak

Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu.

Ikusteko: hemen

 


Comments

]]>
Tue, 12 Feb 2008 11:44:48 +0100
Eskola hiztun bila XI jardunaldiaren grabaketa berritzegunean http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/01/30/eskola-hiztun-bila-xi-jardunaldiaren-grabaketa-berritzegunean http://euskaragunea.nireblog.com/post/2008/01/30/eskola-hiztun-bila-xi-jardunaldiaren-grabaketa-berritzegunean

Pasa den urtean bezala, Gazteizen izandako prestakuntza grabatuta daukagu 4 DVDetan. Interesaturik izanez gero maileguan eraman ditzakezue.

XI jardunaldia 1: Sarrera hitzaldiak ( Mikel Zalbide eta Juan Jose Agirrezabala), Jardunaldian kokapena: zer egin, hura izan ala Nor izan, hura egin? (Iñaki Artola) eta Zer da kultura, euskal kultura, herri kultura, eta XXI. mendeko kultura (Josu Amezaga)

XI jardunaldia 2: Kulturaren eta kulturgintzaren garabideak eta kulturaren transmisioa (Iñaki Urrozola) Euskal nortasuna eta kultura XXI. Mendearen hasieran (Martinez de Luna eta Larraitz Mendizabal)

XI jardunaldia 3: Euskararen iraupena: kasualitatea baino zerbait gehiago (Jaun Carlos Etxegoien, Xamar), amaiera saioa “AK 37” taldea, amaierako agurra (Josu Gangoiti)

 

XI jardunaldia 4: Adibidea Txotxongilo taldea (Patxi Irigoien, Duranako Ikasbidea Ikastola), Euskal kultura LMHko curriculumaren garapenean (Kristina Boan, ikastolen elkartea), Ingurumena eta gizakia (Puy Ziaurritz, Iratiko basoaren erabilera publikorako koordinatzailea), Herririk herri: euskararen alorra jorratzen (Lemoa, Zeberio, Areatza eta Dima eskolak)

 


Comments

]]>
Wed, 30 Jan 2008 15:25:31 +0100
INTERNETEN bilatzaile berria euskaraz http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/23/interneten-bilatzaile-berria-euskaraz http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/23/interneten-bilatzaile-berria-euskaraz Zenbat bider gertatu zaigu Internet bilatzaile batean informazioaren bila jarri eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzea? Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia oinarritzat hartuta. Ikusteko: http://www.elebila.eu/

 

Comments

]]>
Tue, 23 Oct 2007 09:33:58 +0100
Euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/11/euskarazko-ikasmaterialak-prestatzeko-laguntzak http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/11/euskarazko-ikasmaterialak-prestatzeko-laguntzak
Urriaren 3ko EHAAn (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) argitaratu da 2007ko 
EIMA IV (euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak) programaren deialdia. 
Deialdi hori Interneteko http://www.ej-gv.es helbidean duzue eskuragarri. 
Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 3an bukatuko da. 

Comments

]]>
Thu, 11 Oct 2007 14:18:42 +0100
Gorbaialdea ezagutzeko aukera http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/08/gorbaialdea-ezagutzeko-aukera http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/10/08/gorbaialdea-ezagutzeko-aukera Mari Jainkosaren amaren eskutik Euskal Herriko eskualde eder hau ezagutzeko CD materiala eskuragarri dugu.

Ikasturte honetan Eskola hiztun bila jardunaldiak urriaren 1ean eta 2an izan dira, gehienetan bezala, Gasteizko Europar jauregian. Bertan, ulibarritarrok Euskal kulturaren gainean hainbat informazio interesgarri eta ikastetxe batzuetan egindako lanak jaso genituen.

Azken hauen artean, Gorbeialdea “Mariren Erresuma” CD a ikusi genuen. Seguru asko zuetariko batzuk materiale hau gehiago ezagutzeko gogoarekin gelditu zaretela. Bai? Horrela bada, kontuan hartu material hau Berritzegunean dagoela eta nahi duzuenean mailegu moduan har dezakezuela.

 

Comments

]]>
Mon, 08 Oct 2007 11:56:27 +0100
Animaliei buruzko proiektua http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/05/09/animaliei-buruzko-proiektua http://euskaragunea.nireblog.com/post/2007/05/09/animaliei-buruzko-proiektua Zubeldia ikastolako hirugarren mailako ikasleek animaliei buruzko proiektu batean parte hartu zuten eta, bideoan ikusten den bezala, entziklopedia txiki bat egin zuten animali desberdinen informazioaz. Hona hemen egindako lanaren adibibe bat:

Comments

]]>
Wed, 09 May 2007 10:10:13 +0100