Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Derio eskolako NOROTEKA

Nor ote da? Nor ote da? horrela ibili dira azken aste hauetan Derioko eskolako ikasleak eta irakasleak. Bai, jarritako arrastoak irakurriz, poliki-poliki, joan dira Zumetaren bizitza, lana eta lagunak ezagutzen.

Noroteka horri esker, guztiok zer edo zer ikasi dugu. Ikusi eta ikasi: Picassoren Gernika koadroaren bertsioa, Bernardo Atxaga eta Mikel Laboarekin izandako harremana, bisitatu zituen herriak eta egin zituen ikasketak, ... bai, ikusi eta ikasi:

Zumeta

 

 

mintegia2008-02-13 GTM 1 @ 16:00 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Altzagako Meninen erakusketa

Aste honetan Erandioko Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek "Velazquezen Meninak" erakusketa martxan jarri dute. Ezin da irudi bakar batean adierazi ume hauek zenbat ikasi, ikusi, hitz egin, gozatu, ilusionatu, irudikatu, ... duten lan hauek egin dituztenean, baina gutxienez honekin ideia bat egin dezakezue

 

meninak

Erakusketak, interaktiboa denez baditu gune bereziak bisitariek ere parte har dezaten. Ondoko irudian ipuinari amaiera emateko jarri duten txokoa duzue:

ipuina txoko

Eskerrik asko egin duzuen lana gurekin konpartitzeagatik.

Erakusketa birtuala ikusteko sakatu beheko argazkian:

Altzagako erakusketa

mintegia2008-02-12 GTM 1 @ 12:35
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Zamudio eskolakoei zorionak

Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu.

Ikusteko: hemen

 


mintegia2008-02-12 GTM 1 @ 11:44
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Inauteriak heldu dira Jado Compasionera!

jado-11.jpgIrudi hauetan Eradioko Jado Compasion ikastetxean Euskal inauterien gainean egin duten lana ikus dezakezue.

Hainbat eskoletan egiten den bezala, gela barruan egin duten guztia pasabideetan jarri dute eta horrela eskola hiztun bihurtu dute. Bai, egia esateko, hormak irakurtzen ibil daiteke edonor. Hormak liburu bateko orriak izango balira hartu eta batetik bestera pasa informazioa jasotzen joan daiteke eta aldi berean ikusten da gaia nola landu duten.

Haur Hezkuntzako ume hauek euskal inauteriko pertsonaiak zeintzuk diren eta nola deitzen diren landu dituzte: Atorrak, Ziripot, Miel Otxin, Marquitos .. Lehen Hezkuntzakoek berriz, gehiago sakondu dituzte pertsonaiak, ospakizuna eta kokapen geografikoa: Mundaka, Lanz, Ituren, Zalduendo, Markina... Eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek inauteri bakoitzaren berezitasunak eta historian murgildu dira artikulu eta bideoen laguntzaz.

jado-16.jpg

Bistan dago ikastetxe honetako ikasleek Rio de Janeiroko inauteriak ezagutzeaz gain bertokoak ere ezagutzen dituztela. Gaur irakurketa eta irudien bidez ikusi dutena, bihar akaso, errealitatea bihurtuko da eta mapan kokatu dituzten herri horiek bisitatzera joango dira. Familiarekin edo lagunekin, berdin da, seguru festa miresgarri eta ikusgarri hau hobeto ezagutzeko aukera bikaina izango dutela.

mintegia2008-02-01 GTM 1 @ 09:20 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

IRALE deialdia hurbiltzen ari da

Bai, datorren ikasturtean IRALE ikastaroak egin ahal izateko matrikula otsailaren 18tik 29ra irekiko da. Gehienetan harrapatzen gaitu eta korrika eta presaka ibiltzen gara eskaintza ezagutzen eta erabakiak hartzen. Oraingo honetan motibo gehiagorekin gertatuko zaigu iaz baino pitin bat lehenago izango delako.

Kontuan hartu, bereziki:

1) Ikastetxean bertan ikastaroak egiteko aukera: 8 -10 ikaskide eta 10 eta 20 ordu bitartekoak.

2) Hizkuntzaren zuzentasuna (H100), eguneroko lan esparruan euskara zuzen eta egoki (H200) eta itzulpengintzatik aparte (H300), ondoko gaiak ere sartzen dira H 400 ikastaroen atalean: mintzamena-lanketa, lagunarteko hizkera, jendaurreko hizkera jasoa, euskal literatura, ipuingintza, kontalaritza, antzerkia, irratia, jolasak, dantzak, curriculumaren euskal dimentsioa, soziolinguistika, ...

3) Prestakuntza orduetan sartzen diren ikastaroak dira.

Deialdia aterako denean helbide honetan aurkituko duzue informazioa:

      IRALE

mintegia2008-01-30 GTM 1 @ 16:20
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Eskola hiztun bila XI jardunaldiaren grabaketa berritzegunean


Pasa den urtean bezala, Gazteizen izandako prestakuntza grabatuta daukagu 4 DVDetan. Interesaturik izanez gero maileguan eraman ditzakezue.

XI jardunaldia 1: Sarrera hitzaldiak ( Mikel Zalbide eta Juan Jose Agirrezabala), Jardunaldian kokapena: zer egin, hura izan ala Nor izan, hura egin? (Iñaki Artola) eta Zer da kultura, euskal kultura, herri kultura, eta XXI. mendeko kultura (Josu Amezaga)

XI jardunaldia 2: Kulturaren eta kulturgintzaren garabideak eta kulturaren transmisioa (Iñaki Urrozola) Euskal nortasuna eta kultura XXI. Mendearen hasieran (Martinez de Luna eta Larraitz Mendizabal)

XI jardunaldia 3: Euskararen iraupena: kasualitatea baino zerbait gehiago (Jaun Carlos Etxegoien, Xamar), amaiera saioa “AK 37” taldea, amaierako agurra (Josu Gangoiti)

 

XI jardunaldia 4: Adibidea Txotxongilo taldea (Patxi Irigoien, Duranako Ikasbidea Ikastola), Euskal kultura LMHko curriculumaren garapenean (Kristina Boan, ikastolen elkartea), Ingurumena eta gizakia (Puy Ziaurritz, Iratiko basoaren erabilera publikorako koordinatzailea), Herririk herri: euskararen alorra jorratzen (Lemoa, Zeberio, Areatza eta Dima eskolak)

 


mintegia2008-01-30 GTM 1 @ 15:25 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

INTERNETEN bilatzaile berria euskaraz

Zenbat bider gertatu zaigu Internet bilatzaile batean informazioaren bila jarri eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzea? Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia oinarritzat hartuta. Ikusteko: http://www.elebila.eu/

 

mintegia2007-10-23 GTM 1 @ 09:33
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak

Urriaren 3ko EHAAn (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) argitaratu da 2007ko 
EIMA IV (euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak) programaren deialdia. 
Deialdi hori Interneteko http://www.ej-gv.es helbidean duzue eskuragarri. 
Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 3an bukatuko da. 

mintegia2007-10-11 GTM 1 @ 14:18
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gorbaialdea ezagutzeko aukera

Mari Jainkosaren amaren eskutik Euskal Herriko eskualde eder hau ezagutzeko CD materiala eskuragarri dugu.

Ikasturte honetan Eskola hiztun bila jardunaldiak urriaren 1ean eta 2an izan dira, gehienetan bezala, Gasteizko Europar jauregian. Bertan, ulibarritarrok Euskal kulturaren gainean hainbat informazio interesgarri eta ikastetxe batzuetan egindako lanak jaso genituen.

Azken hauen artean, Gorbeialdea “Mariren Erresuma” CD a ikusi genuen. Seguru asko zuetariko batzuk materiale hau gehiago ezagutzeko gogoarekin gelditu zaretela. Bai? Horrela bada, kontuan hartu material hau Berritzegunean dagoela eta nahi duzuenean mailegu moduan har dezakezuela.

 

mintegia2007-10-08 GTM 1 @ 11:56 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Animaliei buruzko proiektua

Zubeldia ikastolako hirugarren mailako ikasleek animaliei buruzko proiektu batean parte hartu zuten eta, bideoan ikusten den bezala, entziklopedia txiki bat egin zuten animali desberdinen informazioaz. Hona hemen egindako lanaren adibibe bat:

mintegia2007-05-09 GTM 1 @ 10:10 Tagak:
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us


Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Loturak

Sindikatu