Zamudio eskolakoei zorionak
Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu.
Ikusteko: hemen
Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu.
Ikusteko: hemen
Zubeldia ikastolako hirugarren mailako ikasleek animaliei buruzko proiektu batean parte hartu zuten eta, bideoan ikusten den bezala, entziklopedia txiki bat egin zuten animali desberdinen informazioaz. Hona hemen egindako lanaren adibibe bat:
Hona hemen beste esperientzi bat, Amorotoko 5 urteko ikasleak egindako aurkezpena "asanblada" proiektuaren barruan.
Telebistan bakarrik ez daude lehiaketak. Jakintza ikastolan ere izaten dira. Galderak egiteko bide aproposa, ezta? Batez ere kontuan hartzen badugu gehienetan irakasleok izaten garela galderak egiten ditugula!
Albisteak pentsatu, idatzi, era egokian irakurri, agurra eta sarrera prestatu, ... Gertaerak zuzen-zuzenean aurkeztu, bapatekotasuna, hizkuntza ez formalaren lanketa ... Zenbat lan eta zenbat gauza ikusten dira bideo txiki honetan, bai?
Elgoibar ikastolako esperientzia
Zubeldia ikastolako hirugarren mailako haurrek lagundu nahi digute animaliak hobeto ezagutzen. Nahi baduzu haiekin batera irakurri, edo begiak itxi eta entzun, edo irudimena erabili eta imaginatu ... Hona hemen hartzaren gainean egin dutena, baina jakin ezazue antzeko lana egin dutela beste animali askorekin: dordoka, krokodriloa, papagaia, arraina, igela, inurria, elefantea, gepardoa, kanguroa, oreina ....
Eskerrik asko, ikusten ez duenak zuen laguntzaz irakur dezake eta!
Tagak