Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Maiatza 2008

Hire esku! Euskararen erabilera sendotu

mintegia 26/05/2008 @ 16:24

Gipuzkoako foru aldundiak DBHko B eta D ereduetako ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko bost eta hiru eguneko egonaldiak antolatzen ditu. Datorren urtean urriaren 6tik ekainaren 19ra bitartean egingo dira, 12-16 urteko ikasleei zuzenduta daude eta orientazio gisa 80 euro inguruan ordaindu behar da pertsona bakoitzeko

Izena emateko epea ekainaren 2tik 6ra arte irekita izango da.

Eskarera egiterakoan kontuan hartu ikasturte honetan bost eguneko egonaldiek erabateko lehentasuna izango dutela.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuarekin 943 113515 telefonora deituz edo hireesku web orriaren bitartez

Askartza Clareteko euskal aste kulturalak

mintegia 18/05/2008 @ 22:55

Askartzako ikastetxeak, "Zeurea da aukera, hasi euskaraz" lelopean apirilaren 14tikAskartza 25era bitartean kultur astea ospatu zuen. Hori dela eta euskal kultura hurbiltzeko eta ikastetxean euskaraz ondo pasatzeko hainbeste ekintza prestatu zituzten.

Hauetariko batzuk kanpoko espezialistek gidatuak izan ziren, eta beste batzuk, berriz, irakasleek eta ikasleek zuzendu zituzten. Bai, aipagarria izan da ikasleek egun hauetan izan zuten protagonismoa eta nola prestatu zituzten emanaldiak beste ikasleei saio desberdinetan eskaintzeko: Bertsoak, ipuin kontaketak, kantak, irrati saioak ...

 

Gauza asko, lan handia baina gogotsu egina.

 

Hona hemen, besteak beste, egindako ekintza batzuk:

  • Ipuin kontalaria: DBH eta Batxilergoko ikasleek power point erabiliz Gargantua ipuina haur txikiei aurkeztu zieten. Horrela, ikasle batzuk ipuinetako pertsonaiei ahotsa jarri zieten beste batzuk musika jotzen zuten bitartean. Benetan guztientzako ukigarria izan zela
  • Argitxo maskotaren bisita: Lehen Hezkuntzako 5 mailako ikasle batek egin zuen eta beronek aurrean izan zituen umeen begietan poza eta ilusioa ikusteko aukera ere izan zuen.
  • Irrati saioak: Lehen Hezkuntzako 3 ziklokoek besteentzako irrati saioak zuzendu zituzten.
  • Bertso jaialdiak: aurretik prestatutako bertsoak kantatu eta egon ziren bertsolariek bota zituztenak ere entzun zituzten, hau guztia jai giroan.
  • Askartzako Magoek: Beste ikasle batzuek magia saioa egin zuten,
  • Ekintza hauezaz gain, zirko ttipia, hitzaldiak, herri kirolak, ginkana, txistorrada, ..., eta ondo amaitzeko, karaokea eta jaialdia ere egon ziren.

Zorionak Askartza Clareteko irakasleei eta ikasleei!

Ondo pasatzeaz gain, euskara jakintzagai bat baino zerbait gehiago izatea eta benetako komunikazio testuinguruetan bideratzea lortu duzue. Animo eta segi horrela!

Argazkiak ikusteko ikastetxeko web-era joan.

Antzerkia: ahozko adieramena lantzeko aproposa

mintegia 13/05/2008 @ 22:24

Hemen duzue Egape ikastolako bigarren mailako haurrek Erdi aroaren gainean egin duten lantxoa. Bideo honetan, ahozko adierazpena lanketaren adibide ezin hobea duzue eta zuek egiten dituzuen antzerki emanaldiak hobetzeko seguru baliagarria egingo zaizuela.

Zuetariko askok, NOLEGAko Ahozko adierazpena deialdian parte hartzen duzue eta urtero, urriaren hasieran, eskaera egiten duzue. Bertatik jasotako dirulaguntzaz agertokian jartzeko beharrezkoak diren tramankuluak, jantziak, musika eta abar lortzen dituzue eta ikastetxean ondo landutako testua kalitate handiko emanaldietan gizarteratzen duzue.

Beste batzuk, berriz ez duzue zuen burua halako lan eginkizunetan ikusten. Ez izan beldur eta animatu zaitezte! Hizkuntza, kasu honetan euskara, benetako testuinguruetan lantzeak onura besterik ez baitu ekarriko. Ireki leihoa motibazioari, ikasteari, hizkuntza aberastasunez erabiltzeari, ondo pasatzeari,...

Ikusi-ikusi, beti ikasten da zerbait!


Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Sindikatu