Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Otsaila 2008

Eskolako jantokian euskaraz, zergatik ez?

mintegia 19/02/2008 @ 12:32

Derioko jantokiaZaila da benetan ikastetxe askotan ikasleak jantokian dauden bitartean euskara entzutea. Bai, eta honen arrazoiaz hitz egingo bagenu seguro nago motibo bat baino gehiago aurkituko genukeela horren azalpena emateko.

 

 

Derioko eskolan ikasleek jantokian euskara gehiago erabiltzeko asmoz lanean jarri dira eta ekimen bat martxan jarri dute. Hasteko, Hizkuntz forma batzuk aukeratu dituzte, gero gelan landu, txartelak egin eta eta jantokiko hormetan gogoramen gisa jarri dituzte.
Saiakera txiki bat besterik ez da,
baina saiatzen denak gehienetan zerbait lortzen du, ezta? Begira txartelak zein ondo gelditu diren!

der-3.jpg

 

Haur eta gazte literatura 2006 irakur gida

mintegia 18/02/2008 @ 15:55

Dakizuen bezala, gida hau Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu mintegiak egiten du inguruko Udal Haur liburutegietako langile eta hizitzaileekin batera. Azken argitalpen honetan, 2006 urtean argitaratutako euskarazko liburu gomendagarrienak aurkituko dituzue. Ikusteko, sakatu hemen

Derio eskolako NOROTEKA

mintegia 13/02/2008 @ 16:00

Nor ote da? Nor ote da? horrela ibili dira azken aste hauetan Derioko eskolako ikasleak eta irakasleak. Bai, jarritako arrastoak irakurriz, poliki-poliki, joan dira Zumetaren bizitza, lana eta lagunak ezagutzen.

Noroteka horri esker, guztiok zer edo zer ikasi dugu. Ikusi eta ikasi: Picassoren Gernika koadroaren bertsioa, Bernardo Atxaga eta Mikel Laboarekin izandako harremana, bisitatu zituen herriak eta egin zituen ikasketak, ... bai, ikusi eta ikasi:

Zumeta

 

 

Altzagako Meninen erakusketa

mintegia 12/02/2008 @ 12:35

Aste honetan Erandioko Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek "Velazquezen Meninak" erakusketa martxan jarri dute. Ezin da irudi bakar batean adierazi ume hauek zenbat ikasi, ikusi, hitz egin, gozatu, ilusionatu, irudikatu, ... duten lan hauek egin dituztenean, baina gutxienez honekin ideia bat egin dezakezue

 

meninak

Erakusketak, interaktiboa denez baditu gune bereziak bisitariek ere parte har dezaten. Ondoko irudian ipuinari amaiera emateko jarri duten txokoa duzue:

ipuina txoko

Eskerrik asko egin duzuen lana gurekin konpartitzeagatik.

Erakusketa birtuala ikusteko sakatu beheko argazkian:

Altzagako erakusketa

Zamudio eskolakoei zorionak

mintegia 12/02/2008 @ 11:44

Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu.

Ikusteko: hemen

 


Inauteriak heldu dira Jado Compasionera!

mintegia 01/02/2008 @ 09:20

jado-11.jpgIrudi hauetan Eradioko Jado Compasion ikastetxean Euskal inauterien gainean egin duten lana ikus dezakezue.

Hainbat eskoletan egiten den bezala, gela barruan egin duten guztia pasabideetan jarri dute eta horrela eskola hiztun bihurtu dute. Bai, egia esateko, hormak irakurtzen ibil daiteke edonor. Hormak liburu bateko orriak izango balira hartu eta batetik bestera pasa informazioa jasotzen joan daiteke eta aldi berean ikusten da gaia nola landu duten.

Haur Hezkuntzako ume hauek euskal inauteriko pertsonaiak zeintzuk diren eta nola deitzen diren landu dituzte: Atorrak, Ziripot, Miel Otxin, Marquitos .. Lehen Hezkuntzakoek berriz, gehiago sakondu dituzte pertsonaiak, ospakizuna eta kokapen geografikoa: Mundaka, Lanz, Ituren, Zalduendo, Markina... Eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek inauteri bakoitzaren berezitasunak eta historian murgildu dira artikulu eta bideoen laguntzaz.

jado-16.jpg

Bistan dago ikastetxe honetako ikasleek Rio de Janeiroko inauteriak ezagutzeaz gain bertokoak ere ezagutzen dituztela. Gaur irakurketa eta irudien bidez ikusi dutena, bihar akaso, errealitatea bihurtuko da eta mapan kokatu dituzten herri horiek bisitatzera joango dira. Familiarekin edo lagunekin, berdin da, seguru festa miresgarri eta ikusgarri hau hobeto ezagutzeko aukera bikaina izango dutela.


Nor naiz ni

Kategoriak

Tagak

Nire Tagak

Sindikatu