Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Urtarrila 2008

IRALE deialdia hurbiltzen ari da

mintegia 30/01/2008 @ 16:20

Bai, datorren ikasturtean IRALE ikastaroak egin ahal izateko matrikula otsailaren 18tik 29ra irekiko da. Gehienetan harrapatzen gaitu eta korrika eta presaka ibiltzen gara eskaintza ezagutzen eta erabakiak hartzen. Oraingo honetan motibo gehiagorekin gertatuko zaigu iaz baino pitin bat lehenago izango delako.

Kontuan hartu, bereziki:

1) Ikastetxean bertan ikastaroak egiteko aukera: 8 -10 ikaskide eta 10 eta 20 ordu bitartekoak.

2) Hizkuntzaren zuzentasuna (H100), eguneroko lan esparruan euskara zuzen eta egoki (H200) eta itzulpengintzatik aparte (H300), ondoko gaiak ere sartzen dira H 400 ikastaroen atalean: mintzamena-lanketa, lagunarteko hizkera, jendaurreko hizkera jasoa, euskal literatura, ipuingintza, kontalaritza, antzerkia, irratia, jolasak, dantzak, curriculumaren euskal dimentsioa, soziolinguistika, ...

3) Prestakuntza orduetan sartzen diren ikastaroak dira.

Deialdia aterako denean helbide honetan aurkituko duzue informazioa:

      IRALE

Eskola hiztun bila XI jardunaldiaren grabaketa berritzegunean

mintegia 30/01/2008 @ 15:25


Pasa den urtean bezala, Gazteizen izandako prestakuntza grabatuta daukagu 4 DVDetan. Interesaturik izanez gero maileguan eraman ditzakezue.

XI jardunaldia 1: Sarrera hitzaldiak ( Mikel Zalbide eta Juan Jose Agirrezabala), Jardunaldian kokapena: zer egin, hura izan ala Nor izan, hura egin? (Iñaki Artola) eta Zer da kultura, euskal kultura, herri kultura, eta XXI. mendeko kultura (Josu Amezaga)

XI jardunaldia 2: Kulturaren eta kulturgintzaren garabideak eta kulturaren transmisioa (Iñaki Urrozola) Euskal nortasuna eta kultura XXI. Mendearen hasieran (Martinez de Luna eta Larraitz Mendizabal)

XI jardunaldia 3: Euskararen iraupena: kasualitatea baino zerbait gehiago (Jaun Carlos Etxegoien, Xamar), amaiera saioa “AK 37” taldea, amaierako agurra (Josu Gangoiti)

 

XI jardunaldia 4: Adibidea Txotxongilo taldea (Patxi Irigoien, Duranako Ikasbidea Ikastola), Euskal kultura LMHko curriculumaren garapenean (Kristina Boan, ikastolen elkartea), Ingurumena eta gizakia (Puy Ziaurritz, Iratiko basoaren erabilera publikorako koordinatzailea), Herririk herri: euskararen alorra jorratzen (Lemoa, Zeberio, Areatza eta Dima eskolak)

 



Nor naiz ni

Atalak

Tagak

Sindikatu