Gipuzkoako foru aldundiak DBHko B eta D ereduetako ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko bost eta hiru eguneko egonaldiak antolatzen ditu. Datorren urtean urriaren 6tik ekainaren 19ra bitartean egingo dira, 12-16 urteko ikasleei zuzenduta daude eta orientazio gisa 80 euro inguruan ordaindu behar da pertsona bakoitzeko
Izena emateko epea ekainaren 2tik 6ra arte irekita izango da.
Eskarera egiterakoan kontuan hartu ikasturte honetan bost eguneko egonaldiek erabateko lehentasuna izango dutela.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuarekin 943 113515 telefonora deituz edo hireesku web orriaren bitartez
Askartzako ikastetxeak, "Zeurea da aukera, hasi euskaraz" lelopean apirilaren 14tik 25era bitartean kultur astea ospatu zuen. Hori dela eta euskal kultura hurbiltzeko eta ikastetxean euskaraz ondo pasatzeko hainbeste ekintza prestatu zituzten.
Hauetariko batzuk kanpoko espezialistek gidatuak izan ziren, eta beste batzuk, berriz, irakasleek eta ikasleek zuzendu zituzten. Bai, aipagarria izan da ikasleek egun hauetan izan zuten protagonismoa eta nola prestatu zituzten emanaldiak beste ikasleei saio desberdinetan eskaintzeko: Bertsoak, ipuin kontaketak, kantak, irrati saioak ...
Gauza asko, lan handia baina gogotsu egina.
Hona hemen, besteak beste, egindako ekintza batzuk:
Ipuin kontalaria: DBH eta Batxilergoko ikasleek power point erabiliz Gargantua ipuina haur txikiei aurkeztu zieten. Horrela, ikasle batzuk ipuinetako pertsonaiei ahotsa jarri zieten beste batzuk musika jotzen zuten bitartean. Benetan guztientzako ukigarria izan zela
Argitxo maskotaren bisita: Lehen Hezkuntzako 5 mailako ikasle batek egin zuen eta beronek aurrean izan zituen umeen begietan poza eta ilusioa ikusteko aukera ere izan zuen.
Irrati saioak: Lehen Hezkuntzako 3 ziklokoek besteentzako irrati saioak zuzendu zituzten.
Bertso jaialdiak: aurretik prestatutako bertsoak kantatu eta egon ziren bertsolariek bota zituztenak ere entzun zituzten, hau guztia jai giroan.
Askartzako Magoek: Beste ikasle batzuek magia saioa egin zuten,
Ekintza hauezaz gain, zirko ttipia, hitzaldiak, herri kirolak, ginkana, txistorrada, ..., eta ondo amaitzeko, karaokea eta jaialdia ere egon ziren.
Zorionak Askartza Clareteko irakasleei eta ikasleei!
Ondo pasatzeaz gain, euskara jakintzagai bat baino zerbait gehiago izatea eta benetako komunikazio testuinguruetan bideratzea lortu duzue. Animo eta segi horrela!
Hemen duzue Egape ikastolako bigarren mailako haurrek Erdi aroaren gainean egin duten lantxoa. Bideo honetan, ahozko adierazpena lanketaren adibide ezin hobea duzue eta zuek egiten dituzuen antzerki emanaldiak hobetzeko seguru baliagarria egingo zaizuela.
Zuetariko askok, NOLEGAko Ahozko adierazpena deialdian parte hartzen duzue eta urtero, urriaren hasieran, eskaera egiten duzue. Bertatik jasotako dirulaguntzaz agertokian jartzeko beharrezkoak diren tramankuluak, jantziak, musika eta abar lortzen dituzue eta ikastetxean ondo landutako testua kalitate handiko emanaldietan gizarteratzen duzue.
Beste batzuk, berriz ez duzue zuen burua halako lan eginkizunetan ikusten. Ez izan beldur eta animatu zaitezte! Hizkuntza, kasu honetan euskara, benetako testuinguruetan lantzeak onura besterik ez baitu ekarriko. Ireki leihoa motibazioari, ikasteari, hizkuntza aberastasunez erabiltzeari, ondo pasatzeari,...
Urtxintxa eskolak euskal jolasen bildumaren hirugarren alea argitaratu du. Argitalpen honetan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako 30 jolas eta kanta zein "jokabideetan eragiteko bide eranginkorra izeneko dokumentua" aurkituko duzue.
Euskal jolasen gainean Berritzegunean ditugun materialak ikusteko HEMEN sakatu
"Kaixo koadrila: seguru zuek asmakizun mordo eta pilo ezagutzen dituzuela, ezta? Animatuko al zineten gune honetan idazten? ...
Horrela hasi ziren pasa zen urtarrilean "asmakilo" bloga sortu zuten kideak. Barraskiloak bezala, poliki-poliki, joan dira asmakizunak jartzen, erantzunak jasotzen... bildumatxo polit hau lortu arte. Zorionak!
Horretaz gain, hizkuntzarekin gozatzeko eta parte hartzeko beste bide bat ireki dute blog guneetan. Bai, eskola askotatik asmakizunak eta erantzunak bidaliz "asmakiloa" mugitzen ari da eta ez dakigu noraino heltzeko gai izango den. Auskalo! Agian, zure bitartez, zure eskolaraino!
Aspalditik ezaguna dugun teatro testu bilduma hau eskuragarri izatea interesgarria da. Bertan, euskarazko teatro testu desberdinak aurkituko dituzu: euskaraz sortuak, itzulpenak, idazle ezagun eta ezezagunenak ... Kontuan hartzeko irakurketa laburrak, antzerkitxoak,
Urtxintxa eskolak 4.piropo lehiaketa antolatu du. Gaia: "euskarazko piropoa". Parte hartzeko adina:18 urte arte. Piropoak aurkezteko azken eguna: martxoaren 19a. Oinarriak ezagutzeko eta zuzen-zuzenean parte harzeko sakatu hemen.
Zaila da benetan ikastetxe askotan ikasleak jantokian dauden bitartean euskara entzutea. Bai, eta honen arrazoiaz hitz egingo bagenu seguro nago motibo bat baino gehiago aurkituko genukeela horren azalpena emateko.
Derioko eskolanikasleek jantokian euskara gehiago erabiltzeko asmoz lanean jarri dira eta ekimen bat martxan jarri dute. Hasteko, Hizkuntz forma batzuk aukeratu dituzte, gero gelan landu, txartelak egin eta eta jantokiko hormetan gogoramen gisa jarri dituzte. Saiakera txiki bat besterik ez da, baina saiatzen denak gehienetan zerbait lortzen du, ezta? Begira txartelak zein ondo gelditu diren!
Dakizuen bezala, gida hau Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu mintegiak egiten du inguruko Udal Haur liburutegietako langile eta hizitzaileekin batera. Azken argitalpen honetan, 2006 urtean argitaratutako euskarazko liburu gomendagarrienak aurkituko dituzue. Ikusteko, sakatu hemen